hegoaldeko zuhaitz-igel
- 1. Zool.
Hilidoen familiako anfibio anuro europarra. Europako anfibio txikienetakoa da, helduak 5-6 cm baino ez dira-eta. Zuhaitz-igel iberiarrak bezala, kolore berde argia du, baina alboko marra iluna harena baino askoz laburragoa da (begitik aurreko hanken hasieraraino). Landaredian gora igotzeko bereziki egokitutako bentosak ditu.
Euskal Herriko populazioa bi gune txikitan bizi da: Gipuzkoako Mendizorrotz mendian eta Hazparne inguruan (Lapurdi). Igel hauek isolatuta daude, guztiz, Europako gainerako polulazioetatik. EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan galzoriko espezieen kategorian sartuta dago.